XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KALIFA. Mohameten ondorengoa; musulmanen buru erlijioso eta politikoa.

KIBLA. Mekara begira meskitak duen horma.

MAGHREB. Mendebaldea.

Gaurko Libia, Tunisia, Marokko eta Argelia.

MIHRAB. Mekaren norabidea markatzen duen nitxoa.

MINBAR. Ostiraleko sermoia esateko pulpitua.

MOGOL (Mongoliar). Gengis Khanek sorturiko inperioa.

XVII. mendean ezagutu zuen bere gorena.

1806.ean desagertu zen.

MUJAHIDIN. Gerra santuan aritzen dena.

OMEIAK. Kalifen lehen dinastia (660-750).

OTOMANO. 1300.ean sorturiko inperioa.

XV-XVI. mendeetan ezagutu zuen bere gorena.

SAFABIDA. Arabiar jatorrizko dinastia.

Pertsian gobernatu zuen 1501-1736.en artean, xiismoa ezarriz.

SELJUZIDAK . XI-XIV. mendeen artean Asia Txikia meneratu zuen dinastia turkiarra.

Byzanzio eta gurutzatuen kontra borrokatu zuen.

SIONISTA. Palestina juduen aberritzat jotzen duena.

SUFISMO. Islamaren korronte mistikoa.

Oso inportantea islamaren hedapenerako.

SUNNA. Profeta eta lehen 4 kalifen bizitza eta ekintzei begira eginiko musulmanen prezeptuen bilduma.

SUNNITA. Islamaren "ortodoxoa".

Ondorengotza kalifal klasikoaren aldekoa.

SURA. Koranaren atal bakoitza.

ULAMA. Alim-en plurala, jakintsu, eruditua.

UMMA. Islamiar komunitatea oro har.

XAH. Iran edo Pertsiako subiranoak duen titulua.

XARIA. Islamaren legea.

Koran eta Hadith-etan oinarritzen da, islamiar bizitzaren alderdi guztiak zuzenduz.

XIITA. Xiismoaren jarraitzailea.

Haientzat Ali da Mohameten legezko ondorengoa.

Safabiden garaipenarekin XVI. mendean, hegemoniko egin ziren Iranen.